Skript batean PHP erroreak erakutsi

Askotan skript bat produkzio zerbitzarian igotzean, akatsak ematen dizkigu, eta askotan orria txuri geratzen da, eta zerbitzaria ondo konfiguratuta dagoenez, ez digu esaten zein den gure akatsa, horretarako, skriptaren barruan hori aldatu daiteke modu erraz batean, skriptaren hasieran honakoa ipiniz:

1
2
3
<?php
   error_reporting(E_ALL);
   ini_set("display_errors", 1);

Singleton patroia PHP erabilita

Hau niretzako apunte bat baino ez da, ez dut Singleton patroia oso maiz erabiltzen, eta erabiltzen dudan bakoitzean, hortik bilaka ibili behar dut, horregatik hemen jartzea erabaki dut.

1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
class Singleton {
  static private $instance = NULL;
  private function __construct(){
  }
 
  static public function getInstance(){
    if (self::$instance == NULL) {
      self::$instance = new Singleton();
    }
    return self::$instance;
  }
}

PDF fitxategi ezberdinak linuxekin batuz

pdfsam logoBada lanerako kontu batekin, PDF fitxategi ezberdin batzuk batean batzeko beharra sortu zait, eta bilatu eta gero, pare bat aplikazio ikusi ditut, baina nire linux-en bertsioa dela medio, bakarra erabiltzea lortu dut.

PDF Split And Merge hain zuzen ere.

Java aplikazio simple bat baino ez da, baina nik egindako probetan, erantzun paregabea eman dit, instalatzeko erraza da gainera:

Jaitsi azkeneko bertsioa, hemendik.
Zip fitxategia deskonprimatu.
Direktorioan sartu eta pdfsam-2.2.1.jar fitxategiari exekutatzeko baimena eman. (chmod +x)
pdfsam-2.2.1.jar fitxategia JAVA runtime-rekin ireki eta listo.

Proba ezazue ;)

Ssh zerbitzari batean sinadura digitalaren bidez sartzen

Aupa,
Lanean 30 bat ordenagailu ezberdinekin aritu behar naiz, eta denetan sartzeko, ssh erabili dut beti. Beti erabiltzaile eta pasahitza sartzea inkordio nahiko handia denez, azkenean sinadura digitalaren bidez egitea erabaki dugu. Horretarako pausu erraz hauek egitea besterik ez dago:

Gure ordenagailuan:

ssh-keygen -t dsa

zerbitzarian:

mkdir -m 0700 ~/.ssh
touch ~/.ssh/authorized_keys

Eta orain gure ordenagailuko ~/.ssh/id_dsa.pub fitxategiak duena, zerbitzariaren authorized_keys fitxategira kopiatzea baino ez zaigu falta.

cat ~/.ssh/id_dsa.pub | ssh erabiltzailea@zerbitzaria "cat >> ~/.ssh/authorized_keys"

Eta honekin zerbitzarira modu gardenean sartuko gara :)

ondo ibili!

Squid Proxya ubuntu batean nola instalatu


Aupa aspaldiko partez, hona itzuli naiz, gaurkoan SQUID proxy zerbitzari bat instalatzeko tutorial txiki batekin.

1.- Squid instalatuko dugu (Ubuntu batean)

aptitude install squid3

2.- Konfigurazio fitxategia mugitu eta berri bat sortuko dugu

mv /etc/squid3/squid.conf /etc/squid3/squid.conf.bkp
vim /etc/squid3/squid.conf

3.- Hurrengoa sartuko dugu konfigurazio bezala

1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
# proxyaren portua
http_port 3128
# cachea
cache_mem 100 MB
cache_dir ufs /var/spool/squid3 150 16 256
# ACL arauak sortzen ditugu
acl puertos port 80
acl direcciones src 127.0.0.1/32
# sartzen utziko ditugun orrialdeen konfigurazio fitxategia
include /etc/squid3/paginas.acl.conf
acl todos src 0.0.0.0/0.0.0.0
# arauak idazten ditugu
http_access deny !puertos
http_access deny !paginas
http_access allow direcciones
http_access deny todos

4.- Sartzen utziko ditugun orrialdeak konfigurazio fitxategi batean sartzen ditugu

vim /etc/squid3/paginas.acl.conf

eta barruan:

1
acl paginas dstdomain localhost www.arizkuren.net arizkuren.net

5.- Squid berrabiarazten dugu

/etc/init.d/squid3 restart

6.- Gure nabigatzailea konfiguratzen dugu, proxya localhost:3128 helbidera bideratuz

BONUS TRACK
Debekatutako weborri batetara sartzerakoan ateratzen den errore orrialdea aldatzeko:

vim /usr/share/squid3/errors/Spanish/ERR_ACCESS_DENIED

eta hemen nahi bezala utzi dezakegu, edo beste orri batera bideratu, edo nahi duguna :)

erraza benetan!

Cervantes-ek eskua edo begia zuen faltan?

cervantes

Tripode bat erosi dut, eta hau probatzeko, makro argazki batzuk atera ditut, eta 10 zentimoko txanpon honi atera niona gustatu egin zait.

HP Officejet 6300 ArchLinux-en instalatu


HP Officejet 6300 da nere inprimagailu ta eskanerra duen apara

tua, nere etxeko sarean dut ipinia, horrela ordenagailu guztietatik erabili ahal izateko. ArchLinux instalatzerakoan, ez nuen inprimigailu hau instalatu, eta behar izan nuenean, korrika ta presaka ibili nintzen ongi ipintzeko. Eta hauek izan dira eman nituen pausuak:

1.- HPLIP instalatzen dugu, hp inprimagailuen driverrak dira
2.- XSane instalatzen dugu
3.- Scannerraren URIa eskuratzen dugu
4.- Xsane deitzen dugu, URIa pasatuta:

pacman -S hplip
pacman -S xsane
hp-makeuri 192.168.0.x
xsane hpaio:/net/Officejet_6300_series?ip=192.168.1.x

Eta eskaneatzen dugun bakoitzean azkeneko bi pausuak ematen ez egoteko, gure ~/.config/openbox/menu.xml aldatu eta xsane deitu beharrean, xsane hpaio:/net/Officejet_6300_series?ip=192.168.1.x ipintzen dugu.

Eta honekin eskanerrak primeran funtzionatuko du.

irudia hp-ren webgune ofizialetik hartu dut. www.hp.com

Samsung Galaxy 3 reset egiteko kodea

Ba Samsung galaxy 3 ari reset egiteko, soilik kode hau sartu behar zaio:

*2767*3855#

Kodea dei zenbaki bat bezala sartu behar da, baina izan KONTUZ! sartu bezain pronto egiten baitu reseta, ezer gehiago egin gabe.

ArchLinux konfiguratuz: X server eta OpenBox

Aurrekoan ArchLinux konfiguratzen hasi ginen, oraingoan, X zerbitzaria instalatu eta OpenBox mahaigain kudeatzailea ipintzen hasiko gara. Dakizuen moduan, “tutorial” hauek barne kontsumorako pentsatuak daude, hau da, nire ordenagailua berriz formateatzea tokatzen bazait, eman ditudan pausoak hemen argi izateko. Baina norbaiti zeozertarako balio badio, ba ni pozik :D , eta ahaztu aurretik, dagokionari urte berri on.

X Zerbitzaria instalatzeko:

pacman -S xorg xf86-input-{evdev, keyboard, mouse, synaptics} xf86-video-vesa xf86-video-ati mesa libgl

Oharra: xf86-input-synaptics soilik laptop batean jartzen badugu, eta xf86-video-ati nire txartel grafikoa ati bat delako.

Honekin X zerbitzaria instalatuta izango dugu, orain OpenBox instalatu behar dugu:

pacman -S openbox obconf obmenu

eta gure erabiltzailea erabiliz (root moduan EZ)

mkdir -p ~/.config/openbox
cd ~/.config/openbox
cp  /etc/xdg/openbox/* .

eta honekin openbox instalatua izango dugu. konfiguratzeko wikian azaltzen da.
Sisteman programa erabilgarri batzuk sartzeko probestuko dut momentu honetan:

pacman -S thunar firefox firefox-i18n conky rxvt nitrogen geany

eta gure X zerbitzaria hasterakoan openbox ireki dezan, honakoa egin behar da, erabiltzaile arrunt bezala:

vim ~/.xinitrc
1
2
setxkbmap "es"
exec ck-launch-session openbox-session

eta honekin listo.

Irudia hemendik hartu dut: http://troesma.wordpress.com/2010/04/07/marche-archlinux-con-fritas/

ArchLinux konfiguratuz

Behin ArchLinux basikoa instalatuta dugunean, erabiltzeko konfiguratu beharrean aurkitzen gara, horretarako pausu hauek jarraitu ditut:

  1. Hal eta dBus daemon-ak instalatu, sartzen diogun hardware berriaren errekonozimendurako:
    1
    
    pacman -S dbus hal

    eta gero, hal DAEMONS-etara gehitzen dugu:

    1
    
    vi /etc/rc.conf

    DAEMONS (syslog-ng, hal, @wicd, … )

  2. Gure erabiltzailea gehitzen dugu:
    1
    
    useradd -m -g Users -G power, wheel,storage,optical,video,audio,lp,games,scanner -s /bin/bash erabiltzaile_izena

    pasahitza gehitzen diogu:

    1
    
    gpasswd erabiltzaile_izena
  3. Hobekuntza batzuk gehitzen dizkiogu:
    1
    
    pacman -S vim htop wicd

    Gure erabiltzaileak networks taldera gehitzen ditugu:

    1
    2
    
    gpasswd -a root network
    gpasswd -a erabiltzaile_izena network
  4. Audioa instalatzen dugu:
    1
    
    pacman -S alsa-utils alsa-oss alsa-plugins

    eta snd moduluak hasieratik kentzen ditugu:

    1
    
    vim /etc/rc.conf

    MODULES (!snd_pcsp !pcspkr)

Hurrengo kapituluan, X zerbitzaria instalatu, eta OpenBox-ekin mahaigaina kudeatuko dugu.

Irudia hemendik hartu dut: http://troesma.wordpress.com/2010/04/07/marche-archlinux-con-fritas/

Go back to top